XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Egia esan haren motxila, jantziak edo jostailuak ez ziren nebarenak baino hobeak edo txarragoak, baina mutila haserretzea atsegin zuen.

Behin batean, aitak txandal bat erosi nahi izan ez ziolako, berak ere ezer ez egitea erabaki zuen Haritzek.

- Haritz, joan zaitez ogia erostera.

- Joan dadila nire arreba! - zioen haur bat bailitzan.

- Haritz, egizkizu etxeko lanak.

Bere gelan sartu, jostailuak atera eta, dibertitzen ez bazen ere, denbora alferrik galtzen zuen haserreturik eta bakarti.

Era honetan, Mardutarren etxean bakea galdu egin zen.

Gurasoak, semearen kasketaldi haiengatik kezkaturik, behin baino gehiagotan saiatu ziren Haritzekin hitz egiten; baina hark ez zuen arrazonatzen.

Baldintzak jartzea besterik ez zuen egiten:

- Eros iezadazu, bada, ordenagailua!

Eros iezadazu...

Eros iezadazue...

ELKARRIZKETA BAT SORTUKO DA HONAKO GALDERA HAUETAZ BALIATURIK:

- Zein arazo du familia honek?

- Nor edo zer da eragilea?

Zein ondorio ditu bere jarrerak?

- Zergatik jokatzen du horrela semeak?

- Zer iruditzen zaizu gurasoen jokaera?

- Zu gurasoetako bat izango bazina, zer egingo zenuke egoera konpontzeko?

- Alaba izango bazina, zer egingo zenuke?

- Eta semea izango bazina?

Hezitzaileak ikasleek emandako erantzunei elementu berriak erantsiko dizkie erantzunak korapilatzeko, guzti hori konponbide berriak bila ditzaten.

Adibidez:

Gurasoek zigortu egin beharko luketela esaten badute, horrek gauzak korapilatu egingo lituzkeela adieraziko du hezitzaileak semea okerrago sentituko bailitzateke, e.a.

Elkarrizketa amaitu ondoren beren liburuko 12. orrialdean azaltzen den kontaeraren amaiera irakurriko da.

ISTORIOA HONELA AMAITU ZEN:

Behin batean, gurasoek Haritzi hitz egitea lortu zuten:

- Begira, seme, hau zure etxea da eta maite zaitugu.

Dugun guztia zurea da.

Ez zaizu ez gure laztantasunik falta, ez eta gure zainketarik ere.

Baina badira ezinezkoak zaizkigun gauzak.

Ea hau ulertzen duzun: ezin dugu zure pozik gabe bizi!

Zu zoriontsu izatea nahi dugu, eta zuk gu zoriontsu egin gaitzazun.

Egun hartan bazkariak gaitz egin zion.

Logelara joan, atea itxi eta bere bihotz zimikoak uxatzen ahalegindu zen.

Ohean etzan eta ez zen logelatik irtetera ausartzen.

Oso garbi zeukan guztia bere erruz hondatu zela.

Lotsa ematen zion gurasoekin edo arrebarekin aurrez aurre egoteak.

Zer iritzi ote zioten?

Haritzek ezintasun-malko bat sentitu zuen masailean behera.

Denbora inoiz baino motelago zihoan.

Etxean isiltasuna zen nagusi.

Halako batean, logelako atean kolpetxo batzuk entzun zituen.

Haritz bapatean zutitu zen, aitaren ahotsa entzuten zuen bitartean:

- Haritz!

Lagunduko al didazu?

Bizikletak prest utzi nahi ditut.

Haritz zer egingo egon zen une batez, baina zerua irekirik ikusi zuen.

Une aproposa zen.

Orain edo inoiz ez - esan zuen bere artean.

Aitak laguntza eskatzen zion.

Bizikletak prest jarri nahi zituen, hau da: lakura joateko asmoa zuten.